Futbola

Realak 5-0 irabazi dio Gironari

Anoetan hasiera ona egin du Imanol Alguacil entrenatzaileak.

Realeko kideak, gustora, partida amaitu ostean. JON URBE, FOKU
2018ko apirilaren 8a
11:48
Entzun 00:00:00 00:00:00

Erraz gailendu da gaur Reala Anoetan. 5-0 nagusitu zaio Gironari.

Hasieratik agertu dira indartsu zuri-urdinak, eta 11. minutuan sartu du aurreneko gola Canalesek. 35. minutuan sartu du bigarren gola Januzajek. Donostiako taldearen nagusitasun handiarekin amaitu da partidaren lehen zatia.

Bigarren zatian errematatu dute aurretik egindako lana, eta hiru gol sartu dituzte. 71. minutuan sartu du hirugarrena Oiarzabalek, eta hark sartu du laugarrena ere, 85. minutuan. Bosgarrena eta azkena Juanmik sartu du, 88. minutuan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!