Realak azken minutuan galdu du Girondinsen aurka
FUTBOLA. Realak azken minutuan galdu zuen atzo Bordeleko Girondinsen aurkako lagunartekoa. Entrenatzaileak jokalari gehienei utzi zien jokatzen,eta ongi erantzun zuten. Hori bai, amaierara nekatuta heldu ziren, eta Gouffranek sartu zuen gola. Bestalde, taldeak jakinarazi zuen ikus-entzunezkoen eskubideak berreskuratu dituela.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu