futbola

Realak badu entrenatzailea: Philippe Montanier

Donostiako klubak 500.000 euro ordainduko dizkio Valenciennesi. Bi urterako fitxatuko du.

2011ko ekainaren 4a
18:58
Entzun

Philippe Montanier izango da Realeko entrenatzailea hurrengo bi denboraldietan, gaur jakin denez. Valenciennes Frantziako Ligako taldea utzi egingo du, baina Donostiako klubak 500.000 euro ordainduko dizkio Valenciennesi, honek gaur esan duenez.

Frantziarra da Montanier; 1964an sortu zen. Lehen entrenatzaile bezala 2004an hasi zen, Boulogne taldean. 2009tik orain arte Valenciennesen aritu da, Frantziako Lehen Mailan; iaz hamargarren bukatu zuten, aurten hamabigarren.

Martin Lasarteren lekua hartuko du Donostian. Realak aurreko astean jakinarazi zuen eten egin ziola kontratua Lasarteri. Honek beste urtebeteko kontratua zeukan. "Realak haize freskoa behar du", esan zuen Lorenzo Juarros Loren kirol zuzendariak.

Bi urte egin ditu Lasartek Realean: aurrenekoan taldea Espainiako Bigarren A Mailatik igo zuen eta bigarrengoan salbazioa lortu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.