futbola

Realak beste aurrerapauso bat eman du

0-1 irabazi dio Celtari eta Bigarren A Mailako lider dago berriz ere. Nsuek egin du gola.

2010eko urtarrilaren 16a
20:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Lehen Mailara igotzeko beste aurrerapauso bat eman du gaur arratsaldean Realak Vigon (Galizia), 0-1 irabazi diolako Celtari.

Emilio Nsuek egin du gola, 59. minutuan, buruz. Xabi Prietok egin du goleko jokaldiaren erdiraketa.

Celta lehen zatiaren bukaeratik hamar jokalarirekin aritu da, baina Realak arazoak pasatu ditu. Aurkariek, esaterako, baloia zutoinera bota dute behin.

Berriro Bigarren A Mailako lider da Reala, 42 punturekin. Partida bat falta da aurreneko itzulia bukatzeko, eta laugarren sailkatuari hamabi puntu kentzen dizkio.

Gaurko beste emaitzak

Las Palmas-Murtzia 0-3.

Castello-Levante 0-0.

Cadiz-Huesca 0-0.

Girona-Albacete 2-2.

Betis-Salamanca 1-0.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.