futbola

Realak irabazi egin du, eta gertuago dauka igoera

2-1 nagusitu zaio Vila-real Bri, eta lider jarraitzen du.

2010eko maiatzaren 29a
23:57
Entzun
Realak Espainiako Lehen Mailara igotzeko pauso handia eman du gaur Donostian, Vila-real Bri 2-1 irabazita. Xabi Prietok egin du 1-ekoa, penaltiz, 18. minutuan. Vila-real Bk ere penaltiz sartu du gola, banakoa, 33.ean -Rubenek-. Hala bukatu dute lehen zatia. 55. minutuan Mikel Gonzalezek egin du 2-1ekoa, korner batean buruz errematatuta.

Realaren sailkapeneko aurkarien beste emaitzak:

Salamanca 1-Cartagena 2.

Huesca 0-Betis 1.

Las Palmas 4-Elx 1.

Levante 2-Rayo 1.

Hercules-Albacete (bihar).

Sailkapena, Bigarren A Mailako denboraldia bukatzeko hiru jardunaldi falta direla:

1. Reala 68 puntu.

2. Levante 68.

3. Betis 64.

4. Cartagena 64.

5. Hercules 61 (partida bat gutxiago).

6. Vila-real B 60 (ezin du igo).

7. Elx 60.

Realak denekin golen aldea du, Herculesekin izan ezik.

Hurrengo asteburuan:

Cadiz-Reala.

Real Union-Levante.

Betis-Numantzia.

Cartagena-Hercules.

Elx-Murtzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.