Reala 3-1 Eibar

Realak mendean hartu du Eibar

Talde txuri-urdinak gola egiteko gaitasuna erakutsi du beste behin, eta Eibar jeitsiera postuetatik bi puntura gelditu da.

jarraia146754.jpg
2017ko azaroaren 5a
20:50
Entzun

Gehiegi sufritu gabe nagusitu zaio Reala Eibarri, talde gipuzkoarren arteko derbian. Donostiarrek gola egiteko ahala erakutsi dute beste behin eta 3-1 irabazi dio Eibarri. Talde armaginak ez du punturik eskuratu gaurko partidan ere, eta jeitsiera postuen atarian gelditu da.

Errealak egin du partidako lehen gola William Joseren eskutik, 12. minutuan, eta aldea handitu du Januzajek 27.ean. Bigarren zatia hasi bezain laster (46. minunutan) 3 eta 0ekoa egin du Oiartzabalek, eta Realak gol sorta handitu zezakeela zirudien. Jordanek Eibarren lehen gola egin du, ordea, 71. minutuan eta talde armaginak Reala estutzea lortu du aldeak murriztu dituenean. Armaginek gola egiteko aukerak izan dituzten arren, Realak partida ondo ixten jakin du amaieran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.