Realak ofizial egin du Alexander Sorlothen itzulera

Aurrelari norvegiarrak utzita jokatuko du Donostian, denboraldi amaiera arte. Aurreko denboraldian, zortzi gol sartu zituen 44 partidatan.      

Alexander Sorloth, pasa den denboraldian Realaren elastikoarekin. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
pettan uralde
2022ko abuztuaren 29a
14:15
Entzun

Sorloth Realera itzuli da. Mediku probak egin ditu gaur goizean, eta, ondoren, denboraldi amaierara arte Realarekin lotzen duen kontratua sinatu du. Isaken irteeraren ondoren heldu den lehen aurrelaria da. Talde txuri-urdinak ez du erosteko aukerarik izango, eta, fitxatu nahi izanez gero, denboraldi amaieran lortu beharko du akordioa Leipzigekin. Realak ez du ezer ordainduko, eta fitxaz bakarrik arduratuko da. 26 urteko aurrelaria txuri-urdinengana itzuliko da, azken sasoian Anoetan utzita jokatu ondoren.

Alexander Sorlothek ezagutzen du Realaren jokatzeko modua, eta, aurreko denboraldian, Imanol Alguacilen konfiantza lortu zuen. Norvegiarra aurrelari postua osatzera dator, Isaken irteeraren ondoren hutsik geratu dena. Sorlothek emaitza onak lortu zituen aurreko denboraldian: 33 partida jokatu zituen Ligan, eta, 1.700 minutu arituta, lau gol sartu zituen; beste horrenbeste sartu zituen Espainiako Kopan eta Europa ligan, bi gol lehiaketa bakoitzean.

Realak argitaratu duen bideo batean, aurrelariak adierazi du «oso pozik» dagoela taldera itzultzeagatik. «Aurreko denboraldiaren amaieratik, hemen egon nahi izan dut. Hona itzultzea zen nire nahia». Gustura egon zen Donostian aurreko denboraldian, eta argi dauka lekurik aproposena dela bere ibilbideari jarraipena emateko. «Oso sentipen onekin amaitu nuen denboraldia, eta berdin hasi nahi dut, jokatzen eta golak sartzen. Nire lagunak eta familia oso gustura daude Donostian, eta horrek poztu egiten nau».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.