Euskal Herria Txapela

Realaren eta Osasunaren artean jokatuko da Euskal Herria Txapela

Irailaren 5ean jokatuko da norgehiagoka, 20:30ean, Anoetan.

Realaren eta Osasunaren arteko partida, ekainean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Oihane Puertas ONA
2020ko abuztuaren 31
17:23
Entzun

Realaren eta Osasunaren artean jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela lehiaketako finala. Euskal Herria Kirola elkarteak antolatzen du norgehiagoka, eta irailaren 5ean jokatuko da, 20:30ean, Anoetan. Finalaren egunean Reala eta Osasuna elkarren aurka jokatzekoak ziren Zubietan, denboraldi-aurrea prestatzeko partida batean.

2019-2020 denboraldiko derbietan puntu gehien eskuratu dituzten bi taldeen artean jokatuko da Euskal Herria Txapela. Aurtengoan, txuri-urdinek eskuratu du lehen postua, hamasei punturekin, eta Osasunak bigarrena, hamalau punturekin.

Norgehiagoka Akitania Berria-EAE-Nafarroa euroeskualdeak babesten du, lurraldeen arteko kirol txapelketak sustatzeko helburuarekin. ETB1ek zuzenean emango du partida.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.