Realetik Athleticera joandako azkeneko jokalarien 'zorte txarra'

2012ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Zoritxarreko multzo baten parte da Iñigo Diaz de Zerio. Hainbat izan dira, azken urteotan, Reala utzi eta Athleticera alde egindakoak: Igor Gabilondo, Iban Zubiaurre, Mikel Balenziaga eta Xabi Castillo.Haien ibilbideak, ordea, okerreko bidea hartu zuen orduan. Donostiako taldean ondo aritu ostean, aukera gutxi izan dute Athleticen, eta Castillok baino ez du jarraitzen taldean. Bigarren Mailako taldeetan utzita izan dira batzuk, zuri-gorriekin minutu gutxi jokatuta beste batzuk; baina guztiek eman dute atzerapauso bat Athleticera mugituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.