Rebellin 2011ko apirilean itzuliko da tropelera
TXIRRINDULARITZA. Davide Rebellin italiarrak EPOarekin positibo eman zuen 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan, eta jakinarazi du Monakoko Txirrindularitza Federazioak bi urteko zigorra jarri diotela. Rebellini 2011ko apirilaren 27an amaituko zaio zigorra, eta joan den abuztuan 40 urte bete zituen arren, berak behin eta berriz esan du itzultzeko asmoa daukala.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu