Red Bullek dio Abu Dhabin ez duela talde lanik egingo

2010eko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
1 FORMULA. Dietrich Mateschitz Red Bull taldeko zuzendariak atzo esan zuen Mark Webberri eta Sebastian Vetteli ez diotela talde agindurik emango, nahiago duelako Munduko Txapelketan bigarren sailkatzea taldeko lanak agintzea baino. «Ez dugu inoiz talde lanik egin gidari batek edo besteak irabaz dezan. Ferrarik ezin du gauza bera esan», azpimarratu zuen Mateschitzek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA