Retegi Bi: «Barriolaren pilotak biziegiak dira»

2012ko azaroaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESKU-HUSKA. Julen Retegiri «biziegiak» iruditu zitzaizkion Abel Barriolak larunbateko partidarako atzo aukeraturiko pilotak: «Arduratuta nago pilotekin. Barriolarenak biziak iruditzen zaizkit, are gehiago pilotaleku honetan, sakean abiada handia har dezakete. Saralegiren aurka aukeratu nituenak biziak ziren, eta hauek are gehiago». Barriolak, berriz, ez zuen kexarik izan. Aurretik pilota hautatzaileak denbora asko behar izan zuen Asperen sortatik hamar pilota aukeratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.