River Plate Argentinako taldea Bigarren Mailara jaitsi zen atzo, 110 urteko historian lehen aldiz. Jaisteko kanporaketa jokatu du Belgranorekin, eta joanekoan 2-0 galdu ostean, atzo 1-1 berdinduta jaitsi da. Boca Juniorsekin batera Argentinako talde nagusienetako bat da River, eta dirudunen taldea izan da.
Argentinako Liga gehiene irabazi dituen taldea da, guztira, 33. Ez historia ezta Monumental futbol zelaian atzo elkartu ziren 49.500 zaleen oihuak ez ziren nahikoa izan jaitsiera saihesteko. Partida amaitu ondoren istilu larriak izan ziren, zale talde batek jokalariak kontzentratuta zeuden lekura sartu nahi izan zutelako.