Txirrindularitza

Roglicek irabazi du alpeetako lehen etapa

Galibierren behera maila handia erakutsita nagusitu da, eguneko ihesaldia helmugaraino eraman du. Aruk 31 segundo galdu ditu liderraren taldearekiko, eta Uran da nagusiko bigarrena orain.

YOAN VALAT / EFE. PRIMOZ ROGLIC HELMUGAN SARTZEN.
Gorka Intxausti Aranguren.
2017ko uztailaren 19a
08:33
Entzun

Etapa bikaina borobildu du Primoz Roglicek (L. Jumbo). Mendiko etapa izan da, eta azken mendatean, Galibierren, utzi ditu atzean ihesaldian bere kide zirenak: Alberto Contador (Trek), Serge Pawels (Dimension) , Darwin Atapuma (UAE) eta Mathias Frank (Ag2r). Roglic aldapa behera oso azkar ibili da. Atzeko taldean zetozenek hamabost segundo inguru bakarrik jan dizkiote hogeita zazpi kilometroko beheranzkoan.

 

Nahiz eta denbora tarte ikaragarririk izan ez, aldaketa esanguratsuak izan dira sailkapen nagusian. Aruk ez du nagusiko beste faboritoen erritmoa jarraitzerik izan Galibierren gora. Bardeten erasoek utzi dute atzean. Berdina gertatu zaie Meintjesi (UAE), Martini (Quick) eta Yatesi (Orica) ere. Liderraren taldeak, gainera, aldeak handitu ditu aldapan behera.

 

Gaurko etaparen ondoren, honakoak dira nagusiko lehen hamar sailkatuak:

 

1- Chris Froome (Sky): 73.27.26

2- Rigoberto Uran (Cannondale): 27ra

3- Romain Bardet (Ag2r): d.b.

4- Fabio Aru (Astana): 53ra

5- Mikel Landa (Sky): 1.24ra

6- Daniel Martin (Quick): 2.37ra

7- Simon Yates (Orica): 4.07ra

8- Louis Meintjes (UAE): 6.35era

9- Alberto Contador (Trek): 7.45era

10- Warren Barguil (Sunweb): 8.52ra

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.