Munduko Kopa

Ronaldoren gol bati esker irabazi dio Portugalek Marokori

Ronaldok 4. minutuan egin du partidako gol bakarra. Maroko Munduko kopatik kanpo gelditu da eta Espainiaren aurka jokatuko du azken partida.

Cristiano Ronaldo aurrelari potugaldarra, baloiarekin, Hakim Ziyach jokalari marokoarraren sarrera sahiestu nahian, gaurko neurketan. FACUNDO ARRIZABALAGA, EFE
2018ko ekainaren 20a
16:10
Entzun

Cristiano Ronaldo Real Madrileko jokalariak golak egiten jarraitzen du. Partida hasi bezain laster, 4. minutuan egin du gola, korner jokaldi batean, buruz. Partida erabaki du Ronaldoren gol horrek, neurketako bakarra izan baita.

Hiru puntuak eskuratuta, Portugal da B multzoko buru, oraingoz. Espainiak eta Saudi Arabiak 20:00etan jokatuko duten partidak erabakiko du bigarren jardunaldiaren ostean taldeko sailkapena nola geldituko den.

Marokok, berriz, gol aukerak sortu dituen arren, ez du punturik batzea lortu, eta matematikoki Munduko Kopatik kanporatuta gelditu den lehen taldea da. Ligaxkako hirugarren partida Espainiaren aurka jokatuko du, eta horixe izango da txapelketako azken neurketa talde marokoarrarentzat.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.