Ruben Beloki buruz buruko finalerdia atzeratzen saiatuko da

Burlatakoak hatz lodia bihurritu zuen, eta hilaren 23an jokatu behar du Olaizola II.aren aurka, Iruñean

Erredakzioa
Donostia
2009ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Ruben Beloki eta Aimar Olaizolaren arteko Buruz Buruko Txapelketako finalerdia hilaren 23an jokatuko da, Iruñeko Labriten. Asegarcek atzo erabaki zuen eguna. Ez da behin betikoa, Ruben Beloki atzerapena eskatzen saiatuko baita. Larunbateko partidan eskuin eskuko hatz lodia bihurritu zuen, eta bi aste gutxi izan daitezke behar bezala sendatzeko. Hortaz, astebetez atzeratzea eskatuko du, berez horrelakorik egin ezin badu ere. Iaz, baina, onartu zuten Sebastian Gonzalezen zuntz hausturaren kasuan, ez zuelako eragozpen handirik eragiten. Ordukoa, baina, sendatzeko zen, aurten, berriz, hobeto iristeko. Erabakia EPELek du orain, eta aurki erantzun beharko luke. Burlatakoak, behintzat, aurreratu du sasoi betean egon ezean ez duela jokatuko. «Finalerdi bat da, eta konfiantzarik gabe eta entrenamendu on pare bat egiterik ez badut, nahiago dut ez jokatu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.