Euskaltel-Euskadik Daniel Sesma sartu zuen eguneko ihesaldian, eta helmugara iristeko 28 kilometro falta zirela zegoen aldapatxoan Igor Anton aritu zen erasoak kontrolatzen. Ruben Perez tropel buruan ondo kokatuta iritsi zen azken esprintera, eta Pablo Urtasunen laguntzarekin, Leigh Howard (Columbia) eta Gerald Ciolek (Milram) atzean uzteko gai izan zen. «Inoiz ez dut ahaztuko egun hau», adierazi zuen behin etapa amaituta bizkaitarrak. «Profesionaletan daramatzadan sei urteengatik jaso dudan saria da hau». Ruben Perezek onartu zuen normalean Samuel Sanchezi, Koldo Fernandez de Larreari edo Igor Antoni laguntzera joaten dela lasterketetara. «Baina aukera daukadanean baliatzen saiatzen naiz». Atzo egin zuen moduan.
Bigarren etapa jokatuko da gaur, eta, gainsariei esker, bi segundoko aldearekin irtengo da Euskaltel-Euskadikoa. «Baina orain ez daukat sailkapen nagusia buruan. Garaipenarekin gozatu nahi dut. Biharkoa beste egun bat izango da».
Sailkapenak
LEHEN ETAPA1. Ruben Perez (Euskaltel) 4.14.50
2. Leigh Howard (Columbia) d.b.
3. Pablo Urtasun (Euskaltel) d.b.
4. Gerald Ciolek (Milram) d.b.
5. Dominik Klemme (Saxo) d.b.
NAGUSIA
1. Ruben Perez (Euskaltel) 4.14.50
2. Nils Plotner (Heizom) 2ra
3. Leigh Howard (Columbia) 4ra
4. Serafin Martinez (Xacobeo) 5era
5. Pablo Urtasun (Euskaltel) 6ra