Vuelta

Rui Costa gailendu da Lekunberriko helmugan

Sepp Kussek (Jumbo Visma) elastiko gorriari eutsi dio.

Costa, helmugara irabazle heltzean. MANUEL BRUQUE / EFE
2023ko irailaren 10a
17:55
Entzun

Iruñea eta Lekunberri (Nafarroa) artean jokatu da gaur Vueltako 15. etapa, eta azken metroetan erabaki da, hiru txirrindularik jokaturiko esprintean. Rui Costa (Intermarche) portugaldarra izan da lehena, Lennard Kamna (Bora) alemaniarraren eta Santiago Buitrago (Bahrain) kolonbiarraren aurretik. Haiengandik 2.52 minutura heldu da Vuelta irabazteko lehian aukera gehien dutenen pelotoia.

Remco Evenepoelek laugarren gurutzatu du helmuga. Hura izan da lasterketaren protagonista; izan ere, helmugarako 96 kilometro falta zirela, ihesaldi baten buru jarri da, Lizarragako maldez baliatuta. Talde horretan izan dira, Evenepoelez gain, Jan Hirt, Buitrago, Rudy Molard (Groupama-FDJ) eta Lennard Kamna (BORA-hansgrohe), besteak beste.

Beraz, sailkapenean ez da aldaketarik: Sepp Kusse (Jumbo Visma) da buru oraindik, eta haren taldeko Primoz Roglic eta Jonas Vingegaard dira hurrengoak, 1.37 eta 1.44 minutura, hurrenez hurren.

Bihar ez da etaparik egongo, atseden eguna dutelako txirrindulariek. Lasterketa Euskal Herriko errepideak utziko ditu, eta asteartean Liencresen (Espainia) abiatuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.