Espainiako Ziklo-kros Txapelketa jokoan da Villaralbon (Zamora), eta gaur jokatuko den gizonezkoen proban faborito dira Javier Ruiz de Larrinaga eta Egoitz Murgoitio, Isaac Suarezekin eta Antonio Hermidarekin batera. Zirkuitua bihurgune askokoa eta estua da, eta horrek zaildu egingo ditu aurreratzeak. Ibilbidearen amaieran gakoa izan daitekeen aldapa handi bat dago. Larrinaga hirugarrenez irabazteko gogotsu dago: «Indartsu nago, eta irabazteko ilusioz. Faboritoa naiz, baina ez daukat presiorik».
Bestalde, atzo beste hainbat proba jokatu ziren, eta nabarmentzekoa da 23 urtez azpikoetan Jon Ander Intxausti mutiloarrak lortutako garaipena. Azken esprintean irabazi zuen. Emakumezkoetan, berriz, euskal ordezkariek bi zilar eskuratu zituzten: Eider Merinok juniorretan eta Lierni Mugerzak kadeteetan.
Ruiz de Larrinaga eta Murgoitio dira faboritoak Espainiako Txapelketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu