Futbola. Europako Ligako finalerdiak: Sporting Lisboa-Athletic

Sa Pinto: «Badirudi inoiz ez direla nekatzen»

Sporting Lisboako entrenatzaileak agindu du bere taldea «azkenera arte» borrokatu dela

jon eskudero
Lisboa
2012ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Aurretik Athleticen aurka aritutako taldeetako entrenatzaileek egin bezala, Ricardo Sa Pintok ere laudorioak izan ditu talde zuri-gorriarentzat. «Taldeko lanaz eta 90 minutuetan ezartzen duen erritmo biziaz bizi da. Badirudi inoiz ez direla nekatzen; oso erritmo bizian jokatzen dute. Ez zaie axola aurkariaren erritmoari aurre egitea, euren erritmoa ezartzea baizik. Bartzelonarengandik gertu dagoela esan daiteke», adierazi zuen atzo Sporting Lisboako entrenatzaileak. Ez zen laudorio bakarra izan; Pep Guardiolaren eta Jose Mourinhoren pare jarri zuen Marcelo Bielsa.

Sa Pintok argi du «zaila» izango dela Athletic gainditzea, baina taldea «azkenera arte» borrokatuko dela agindu du. «Jarrera sendoa, lana eta errespetua» jo ditu zutabetzat.

Bestalde, aitortu du Realean ari zenean derbi batean gol bat ospatzeko txapela jantzi izana «euskal nortasunarekin bat egiteko» modua izan zela. «Ez nuen inoiz galdu Athleticen aurka. Ea boladak jarraitzen duen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.