kirola

Sainz izan da Dakarren garaile autoetan, Despres motoetan

2010eko urtarrilaren 16a
18:07
Entzun 00:00:0000:00:00
Carlos Sainz espainiarrak (Volkswagen taldea) irabazi du autoetan aurtengo Dakar proba, Buenos Airesen. Bere lehen garaipena du. Gaur jokatu dute azkeneko etapa, eta Nasser Al Attiyah qatartarra (Volkswagen) izan da garaile. Bigarren geratu da Sainz.

Sailkapen nagusian bi minutu eta hamabi segundo kendu dizkio bigarrenari, Attiyah-ri berari. Mark Miller estatubatuarra (Volkswagen) gelditu da hirugarren.

Motoetan Cyril Despres frantziarra (KTM taldea) izan da Dakarreko irabazlea. Hirugarren garaipena du. Gaurko etapa haren taldekide batek eskuratu du: Ruben Fariak. Despres bosgarren izan da.

Pal Ullevalseter norvegiarra (KTM)) geratu da bigarren sailkapen nagusian -ordubete pasara- eta Francisco Lopez txiletarra (Aprilia) hirugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.