Denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu du gaur Euskaltel-Euskadi taldeak: Samuel Sanchezek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa -Murgia-Arrate-. Bukaeran, Arraterako bidean ihes eginda bakarrik iritsi da helmugara, bi segundoko aldearekin.
Alejandro Valverde sartu da bigarren, eta bera jarri da lider berriro -hala izan da itzuliko lehen bi egunetan; gaur, Oscar Freire-. Robert Gesink eta Chris Horner heldu dira hirugarren eta laugarren, Valverderen denbora berean. Bosgarren, Beñat Intxausti (Euskaltel-Euskadi), 33 segundora.
Ixua eta Uzartza lehen mailako mendateak izan dituzte etapan, eta Amets Txurruka Euskaltelekoa gaur ere saiatu da, ihesaldi batean sartuta.
Sailkapen nagusian segundo bakar batera ditu Valverdek Gesink eta Horner. Hurrengoak, minutu erditik gora.
Bihar, Eibar-Orio, 170 kilometroko etapa. Sei mendate igoko dituzte, bigarren eta hirugarren mailakoak denak.
Larunbatean bukatuko da itzulia, Orio-Aia-Orio 22 kilometroko erlojupekoarekin.
euskal herriko Itzulia
Samuel Sanchez irabazle Arraten, Valverde lider berriro
Euskaltel-Euskadik denboraldiko lehen garaipena lortu du. Bi segundora sartu dira Valverde, Gesink eta Horner, 33ra Intxausti. Etzi bukatuko da itzulia, Orio-Aia-Orio 22 kilometroko erlojupekoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu