Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa, maldan gora (Villarcayo-Miranda de Ebro). Joaquim Rodriguezi nagusitu zaio esprintean. Lau segundora sartu da hirugarrena: Sergio Pardilla.
Sanchezek eta Rodriguezek helmugarako ia kilometro bat falta zela egin dute ihes, erraz, eta Sanchezek aise eraman du etapa. Iaz ere hura izan zen garaile han.
Igandean bukatuko da Burgosko (Espainia) proba. Falta diren lau etapetatik hiru mendatean amaituko dira, eta bestea taldekako erlojupekoa izango da, 11,6 kilometrokoa.
Euskaltelek gaurkoa zortzigarren garaipena du. Sanchezek berak, laugarrena.