Ezusteko handia eman zuten Baez II.ak eta Loiolak joan den ostiralean Elgoibarren (Gipuzkoa). Gutxik espero zuten arren, Olaetxea eta Jauregiren kontrako partida irabazi zuten (22-16). Promesetan, Ulazia eta Iza 16 tantotan geratu ziren Atxotegi-Otxotorenaren aurka. Iñaki Iza azken boladan partidarik irabazi ezinda dabil. Heldu den ostiralean jarraituko du txapelketak Elgoibarren.