Nahiz eta oraindik Caja Laboral Baskoniarekin fitxaketa erabat itxi gabe duen, San Antonio Spurs NBAko klubak aurkeztu du Tiago Splitter pibota (Brasil, 25 urte, 2,11 metro). Bart izan da aurkezpena, jokalariak azterketa medikua pasatu ondotik. Baskoniak horretarako baimena eman zion.
Baskoniak 2000an ekarri zuen Splitter, Brasildik. Urtebetean Espainiako EBA Ligan aritu zen, Baskoniaren harrobiko taldean, eta hurrengo biak Bilboko Basketen utzita, LEBen. 2003tik aurrera Espainiako ACBn jokatu du, Baskoniarekin. Denboraldi hau izan da haren onena, ACBko jokalari hoberenaren saria eman diotelako; taldeak, gainera, liga irabazi du.
Spursek 2007ko draft-ean aukeratu zuen Splitter, 28. tokian, baina orain erabaki du fitxatzea. "Umetatik eduki dut NBAn aritzeko ametsa", esan du jokalariak aurkezpenean. "Urtero joan naiz maila hobetzen eta hauxe zen NBAra jauzi egiteko unea. Jokalari helduagoa naiz orain. Nire bizitzan pauso garrantzitsua da".
Tim Duncan pibot ezaguna taldekide izango du. Splitterrek aitortu du bere idoloetakoa dela hura.
sasKIBALOIA
San Antonio Spursek aurkeztu du Splitter
NBAko klubak oraindik ez du fitxaketa itxi Caja Laboral Baskoniarekin, baina honek aurkezpena egiteko baimena eman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu