San Antoniok astindu ederra eman dio Antequerari (16-38)

Etxekoak jubenilekin aritu dira, lehen taldeko jokalariak greban baitira, klubak ez baitie soldata ordaintzen

Erredakzioa
Iruñea
2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aspaldiko garaipenik errazena lortu zuen atzo San Antoniok Antequeran (16-38). Emaitzak azalpen sinplea du: etxekoak zazpi jokalarirekin bakarrik aritu ziren, jubenilak guztiak, lehen taldeko jokalariak greban baitira, klubak ez baitie soldata ordaintzen. Horrela, San Antonioko jokalariak nahierara aritu ziren. Datu bat: atsedenaldian hamar goleko aldea zuten jada bisitariek (11-21). Atzoko garaipenak on egingo dio San Antoniori Europako Errekopako finalerdiei begira. Larunbatean jokatuko du joaneko partida, Tremblayren aurka, etxean. Aurretik, baina, Asobal ligako lehia jokatuko du, asteartean, etxean hori ere, Torrevellaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.