San Antoniok gora begira jarraitzen du, Antequerari 30-24 irabazita

Nafarrek zazpi goleko aldea lortu dute lehen zatian (19-12), Lucau atezainaren lan onari esker, bereziki

Erredakzioa
Iruñea
2010eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Gora eta gora jarraitzen du San Antoniok. Partida erabakigarria zen atzokoa, zirt edo zart egin beharreko horietakoa. Eta nafarrek partida hastearekin batera erakutsi zuten denboraldi honetan ez daukatela gehiegi sufritzeko gogorik. Antequera zegoen aurrean, sei punturekin, behetik gora egin nahian zebilen beste talde bat. Baina 11. minuturako 11-4 zen aurretik San Antonio, Lucau atezainak egindako geldiketei esker bereziki. 19-12 amaitu zen lehen zatia.

Bost golera gerturatu zen Antequera bigarren zatian (22-17), baina nafarrek kontrolpean izan zuten partida. Launa gol sartu zituzten Sevaljevicek, Guardiolak eta Agirrezabalak, eta hiruna Humetek, Meokik Crowleyk eta Rasicek. Hamar partidetatik sei irabazita, eroso dago San Antonio, hamabi punturekin. Zortzi puntura daude jada jaitsiera postuak.

Zaragozan ariko da Arrate

CAI Aragoiren aurka jokatuko du gaur Arratek, Asobal ligako 10. jardunaldian, eta ezustekoa ematen saiatuko dira gipuzkoarrak. Zazpigarren postuan dago Zaragozako taldea, bederatzi punturekin, eta 13. dago Arrate, bostekin. Diru kontuak direla eta ez direla, larri dabiltza Eibar aldean. Jaitsiera postuak puntu bakarrera dauzka Arratek, eta CAI Aragoiren pistan jokatutako azken bost partidetan galtzaile izan dira. Baina gipuzkoarrak urriaren 9an Logroñon irabazteko gai izan ziren, eta gaur ere antzeko balentria lortu nahi dute. Joan den astean Toledori irabazita, gainera, lasaiago daude jokalariak.

«Egia da Antequeraren aurka huts egin genuela, baina itxura ona ematen ari gara sailkapeneko goiko eta beheko taldeen aurka. Lehiakorrak izaten ari garela uste dut». Hori da Julian Ruiz Arrateko entrenatzailearen ustea. «Maila horri eustea espero dut, CAIri zalantzak sortzeko, ez baitu ematen aurreko denboraldietan bezain talde sendoa».

Bera Berak, berriz, 32-29 irabazi zuen atzo etxean, Eldaren aurka, eta hirugarren postua berreskuratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.