San Antoniok jokalarien soldatak ordaindu ditu
ESKUBALOIA. Jokalariekin zituen zorrak kitatu ditu Amaya San Antoniok. Ion Belaustegi taldekide ohiari 154.000 euroko kalte-ordainak ordaindu ondoren, enbargaturik zituen kontu korronteak erabiltzeko aukera izan du Nafarroako taldeak, eta hala, egungo jokalariekin atzeraturik zituen soldatak ordaindu dituzte taldeko buruzagiek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu