Mikel San Jose Athleticeko erdiko atzelariak ezingo du jokatu gaur gauean Bartzelonaren aurkako Espainiako Kopako final-zortzirenetako partida(22:00, C Plus E.). Apelazio Batzordeak ez du aintzat hartu Athleticek aurkeztutako helegitea, eta jokalariak partida bateko zigorra bete beharko du, igandean txartel gorria ikusteagatik.
Athleticek eta Bartzelonak hutsean berdindu zuten joanekoan, han, eta Joaquin Caparrosek (deialdian sartua zuen San Jose) ezohiko erdiko atzelari bikotea zelairatu beharko du, San Josez gain Amorebietak ere ezingo baitu jokatu. Aitor Ociok eta Ustaritzek joka dezakete, baina erdilari bat ere atzeratu dezake entrenatzaileak; esaterako, Carlos Gurpegi.
Borja Ekiza Athletic Bko atzelaria deialdian sartu du Caparrosek, beste hemezortzi jokalarirekin batera. Ez daudenak, San Josez gain: Amorebieta, Jon Aurtenetxe eta Ibai Gomez min hartuta, eta Xabi Castillo, Mikel Balenziaga, Iñigo Perez, Ion Velez eta Igor Martinez.
futbola