San Juanek ozta-ozta irabazi du txapela, berdintasuna apurtuta

San Juango ontziak atzoko estropada bukatu zuen unea. Metro gutxigatik irabazi zion HIbaikari. GORKA RUBIO / ARP.
Oihan Vitoria.
2014ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bi ontziren artean zegoen ikurrina: San Juan edo Hibaika, Hibaika edo San Juan. Sekula ez bezalako berdintasuna espero zen emakumezkoen estropadan, eta bete ziren aurreikuspenak. San Juanek bereganatu zuen saria, 11 minutu eta hiru segundoko marka eginda. Atzokoarekin, pasaitarrek jokaturiko azken lau estropadak irabazi dituzte. Duela bi aste Gipuzkoako txapela ere lortu zuten.

Pasaitarrek, baina, Hibaika soilik ez; Zumaia ere izan zuten arerio zuzen. Iazko txapelduna indartsu hasi zen, eta lehia polita izan zuen San Juanekin. Ataka estuan ere jarri zuen. Emoziorik ez zen falta izan. Arraunlariak bizi-bizi ibili ziren. Zumaiarrak, hala ere, atzean geratu ziren azken txanpan, erritmoari eutsi ezinda. Hibaikak, berriz, isil-isilik, baina erne jarraitzen zuen. Ez zuen pitzadurarik agertu, eta gutxigatik ez zion lapurtu estropada garaipena San Juani. pasaitarrek ozta-ozta irabazi zuten, bi segundo pasatxoko aldearekin. Bost segundo ingurura iritsi zen Zumaiako ontzia, eta Getaria-Zarauzkoa, 47ra.

2008an ekin zioten Euskadiko txapelketa jokatzeari, eta aurtengoa izan da denetan parekatuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA