Arrauna

Santurtzi eta Ondarroa Bizkaiko txapeldun, eta Hondarribia eta Orio, Gipuzkoakoan garaile

Santurtzik 25 urteren ondoren irabazi du berriz Bizkaiko txapelketa, eta Ondarroak aurrenekoa lortu du. Hondarribiak 11. aldiz irabazi du Gipuzkoakoa, eta Oriorena bigarrena izan da, iazkoaren atzetik.

jarraia184374.jpg
Aitor Manterola Garate.
2020ko uztailaren 15a
21:49
Entzun

Estropada ederrak egin dituzte arraunlariek gaur Bizkai eta Gipuzkoako traineru txapelketetan. Itsasoa jostari zegoen, eta arraunerako egoki-egoki ere ez bazegoen, gustura samar moldatzeko moduan jarri zaie Lekeition eta Orion. Bizkaikoan, Ondarroak lehendabizikoz irabazi du txapelketa emakumezkoetan, eta Santurtzik 25 urte geroago lortu du bere hamargarrena. Gipuzkoan, gizonezkoetan, Hondarribiak 11. aldiz astindudu bandera, eta Oriok, aurretik, bigarren aldiz jarraian lortu du garaipena, bere bigarrena.

Lau taldeetan poza zen nagusi, normala den bezala, baina tristetik ere izan du egunak arraun munduan. Izan ere, argazkilari amateur nekaezin bat hil da Zumaian: Klaudia Egirao. Zumaiako Iñaki eta Joseba Aristi arraunlarien ama, eta Aitor patroiaren izeba. Bazen denbora bat haren argazki kamera estropada eremuetatik desagertzera behartu zuela gaixotasun larri batek, eta gaur, estropada egun batean joan da Minutuko isilunea egin dute Gipuzkoako estropadaren Egiraoren omenez.

Gozatu ederra hartuko zuen  Orion, argazkitarako aukera ona zegoelako. Emakumezkoen estropadan, Orio aterako zuen estropada hasi orduko lehen postuan. Hondarribia atzerago zela ere bai, azkarregi gauza onerako. Arraun ere geratzen joan zela islatuko zuen haren kamerarekin, eta ziabogan Oriok Donostiarrari sei segundo ateratzen zizkiola ere bai. Laugarren kaletik joan da etxeko taldea, eta hirugarrenetik Donostiarra. Ikusiko zen argazkietan nola Oriok aldea handitu duen bigarren luzean. Bederatzi segundokoa izan da azkenean, etxekoen alde, eta Donostiarraren kalterako. Hirugarren Arraun sartu da, eta Hondarribia laugarren. Sailkapenean, Tolosaldeak aurrea hartu dio Hondarribiari, baita San Juanek ere. Eremutik Oria ibaiaren sarrerara mugituko zuen Egiraok kamera, Oriori bandera nola ematen zioten argazkian gordetzeko.

Gizonetan, estuagoa izan da lehia, eta Hondarribiak sei segundo atera dizkio Donostiarrari, eta hamar Oriori. Laugarren San Pedro izan da, bigarren txandako garailea. Olatuxka hauskorren gainean, traineruek argazki politak utzi dituzte, eta gozatuko  zuen Zumaiako argazkilariak.

Santurtzi, azken unean
Zer esanik ez Lekeition, Santurtziren azkeneko txanpa handiarekin. Horrek eman dio garaipena, Zierbena eta Urdaibairen aurretik. Ondarroa izan da laugarren. Poza klubera emakumezkoek eraman dute, Bizkaiko banderarekin. Aterako zion garaipen historiko horri ere argazki dotore askoa arraunzale argazkilariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.