Saralegiri belauneko ebakuntza egingo diote
ESKU-HUSKA. Ekaitz Saralegiri ebakuntza egingo diote bihar eskuineko belaunean, Gasteizko klinika batean. Amezketako aurrelariari artroskopia egingo diote, giltzaduran dituen arazoak sendatzeko. Medikuen iritziz, hilabete beharko du gutxienez entrenatzeko hasteko, eta epea luzeagoa izango da jokatzen hasteko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu