SASKIBALOIA. Phoenix eta New Jersey, aurretik

Los Angeles Clippers eta Miami hartu dituzte mendean NBAko finalerdietako lehen partidan

Erredakzioa
2006ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Phoenix Sunsek eta New Jersey Netsek ondo hasi dituzte NBAko finalerdietako kanporaketak, eta atzo lehen partida irabazi zuten. Phoenix Sunsek 130-123 hartu zuen mendean Los Angeles Clippers, eta New Jersey Netsek, 100-88 Miami Heat. Lau taldeok bihar jokatuko dute bigarren partida, eta Phoenix Sunsek eta Los Angeles Clippersek aukera polita dute kanporaketan 2-0 aurreratzeko. Izan ere, etxean ariko dira berriro, atzo bezala.

Detroitek uste baino arazo gehiago izan zituen Clippersi irabazteko. NBAko txapeldunordeek sumatu egin zuten Los Angeles Lakersen aurka hain kanporaketa gogorra jokatu izana (zazpi partida jokatu behar izan zituzten). Horregatik itxaron behar izan zuten azken laurdenera arte partida erabakita uzteko. Baina minutu erabakigarrietan ez zuten huts egin, eta merezitako garaipena lortu zuten. Steve Nash izan zen onena Phoenixen. Sasoiko jokalari baliotsuenak 31 puntu eta 12 asistentzia lortu zituen. Nashek laguntza bikaina izan zuen taldean, Phoenixeko beste bost jokalarik sartu baitzituzten 10 puntu baino gehiago. Los Angeles Clippersen, berriz, Elton Brand nabarmentu zen. 40 puntu sartu zituen eta partidako saskiratzaile nagusia izan zen. Sam Cassellek eta Corey Magettek ere lan bikaina egin zuten: 48 puntu sartu zituzten bien artean.

Miami, gaizki

Jardunaldiko beste partidan, New Jersey Netsek nagusitasun osoz hartu zuen mendean Miami Heat (100-88). Miami oso gaizki aritu zen lehen hiru laurdenetan, eta etxeko taldeak ondo baliatu zuen lehia berehala erabakita uzteko: 28 puntuko aldea izatera iritsi zen. Talde bakoitzean bi jokalari nabarmendu ziren guztien gainetik: New Jerseyn, Vince Carter eta Jason Kidd (49 puntu bien artean), eta Miamin, Dwayne Wade eta Shaquille O'Neal (45 puntu bien artean).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.