Phoenixek ezustea eman zuen atzo San Antonion, eta NBAko Mendebaldeko Konferentziako finaleko laugarren partida irabazi zion etxeko taldeari: 106-111. Amare Stoudamire eta Joe Johnson izan ziren onenak: 31 eta 26 puntu. Galdu arren, San Antoniok eskura du finala, 3-1 baita aurretik.