Bosgarren ahaleginean lortu du Getxo Arteak denboraldiko lehen garaipena. Bizkaiko taldeak 24-20 irabazi zion atzo Cisnerosi. Atzetik aurrera eginez nagusitu zen Getxo, atsedenaldian 5-13 baitzen atzetik. Bigarren zatian, ordea, suspertu egin ziren etxekoak eta buelta eman zioten emaitzari.
Beste hiru euskal taldeek gaur jokatuko dute. Bizkaia Gernikak eta Hernanik etxetik at jokatuko dute, La Vila eta El Salvadorren aurka (12:30). Bizkaitarrek lehen postuari eutsi nahi diote, eta gipuzkoarrek laugarrenetik hirugarrenera igo. Horretarako, irabazi eginbehar dute, eta Ampo Ordiziak etxean Santboianari irabaztea (12:00). Kataluniarrek jokatu dituzten lau lehiak irabazi dituzte.