Savinik irabazi du Gaztela Leongo etapa nagusia
TXIRRINDULARITZA. Filippo Savini italiarra (Colnago) nagusitu zen atzo Gaztela Leongo Itzuliko etapa nagusian. Savini ihesean iritsi zen, eta zazpi segundo atera zizkion Bauke Mollema herbeheretarrari (Rabobank), lider berriari. Igor Anton (Euskaltel) laugarren izan zen, hamar segundora. Gaur 11 kilometroko erlojupekoan ariko dira. Bestalde, gaur jokatuko da Laudioko Sari Nagusia.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu