Michele Scarponi italiarrak eskuratu ditu gaur Tirreno-Adriatikoko etapa eta lidergoa, bi itsasoen arteko lasterketako etaparik luzeenean (235 kilometro).
Serramenti PVC Diquigiovanniko txirrindularia Stefano Garzelli eta Ivan Bassori nagusitu zaio Civitanova Marche eta Cameriono hirien artean korritutako etapan.
Etaparen hasieran lider zena -igandeko erlojupekoaren irabazlea-, Andreas Kloeden, ez da helmugan lehenbizikoen taldean sartu
Sailkapen nagusian, Michele Scarponi jarri da buru, Stefano Garzelli, Andreas Kloeden eta Thomas Lovkvist atzean dituela.
Bihar 7. etapa korrituko dute, 169 kilometrokoa, San Benedetto del Tronton hasiera eta bukaera izango dituena. Montaltoko gaina (3. mailakoa) izango da tartean izango den zailtasunik handiena.
Atzo Paris-Niza amaitu zen
Paris-Niza lasterketa bukatu zen atzo, eta Luis Leon Sanchezentzat izan zen mailot horia.
Txirrindularitza
Scarponik eskuratu ditu Tirreno-Adriatikoko etapa eta lidergoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu