roland garros

Schiavonek eta Stosurrek jokatuko dute finala

Elena Dementieva utzi du atzean aurrenak eta Jankovic bigarrenak. Etzi ariko dira.

2010eko ekainaren 3a
18:39
Entzun 00:00:0000:00:00
Francesca Schiavone izan da aurtengo Roland Garroseko lehen finalista emakumezkoetan. Elena Dementievak erretiratzea erabaki du lehenengo set-aren ondoren, min hartuta. 4-3 irabaztera heldu da, baina tie break-ean galdu, eta utzi egin du partida Schiavoneren eta ikusleen harridurarako. 70 minutu aritu dira jokoan.

Samantha Stosur izan da sailkatzen bigarrena, Jelena Jankovici aurrea hartuta: 6-1, 6-2 irabazi dio.

Stosurrek lehen aldiz jokatuko du Grand Slam torneo bateko finala, eta bera izan da txapelketaren ezustekoa, Justine Henin eta Serena Williams bidean utzita. Schiavone, berriz, Grand Slam bat jokatzen lehen italiarra da, eta orain artekoak aise irabazi ditu.

Etzi jokatuko dute finala, Parisen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.