SEGA . Erasun, Aranalde, Urki eta Zuriarrain Gipuzkoako II. Mailako kanporaketan bihar

DONOSTIA
2005eko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Uztailaren 24an jokatuko da Gipuzkoako Txapelketaren finala, Larraitzen. Lau segalari ariko dira finalean, eta dagoeneko bi sailkatuta daude: Bixente Mitxelena eta Andoni Goikoetxea. Beste bien izenak bihar jakingo dira, bigarren kanporaketa jokatuko baitute Orendainen (12:00).

Lau segalari ariko dira lehian, eta norgehiagoka erakargarria espero da. Juan Manuel Erasun txapelketan ariko da berriro, eta ikusmina sorrarazi du bere agerraldiak. Baina, ez da gutxiagorako izango Jexuxmari Ormaetxea Urki, Mikel Aranalde eta Andoni Zuriarrainena.Bihar lehian ariko direnetatik, soilik Urki sailkatu zen iazko finalerako. Erasun ez zen aritu, baina sailkatzeko hautagaia da, eta baita finala irabazteko ere. Azken hiru urteotan bi apustu irabazi dizkio Mitxelena txapeldunari, eta, gainera, uztailaren 24an Olasagastiren aurkakoa jokatuko du. Aranaldek iazko arantza atera behar du, eta Zuriarrainek hobetzen diharduela erakutsi behar du.Ordu erdiko lana egin beharko dute bihar, eta kilo gehien ebakitzen duten lehen biak sailkatuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.