Ibarrak (Gipuzkoa) hartuko du Sega Txikiko Lehiaketako bigarren saioa, gaur, Izaskungo jatetxearen alboko zelaian (12:30). Nazioarteko erara jokatuko da lehia. Gizonezkoek 100 metro kuadroko saila ebakiko dute eta emakumezkoek 50 kuadrokoa. Guztira hamaika segalari ariko dira.