Berrikuntza nabarmenekin ekingo dio Espainiako Vueltak 2004ko ibilbideari. Hasi ere ezohiko moduan hasiko da, 28 kilometroko taldekako erlojupeko batekin. Mendian berriz, erabakiorra izan daitezkeen etapa korritu beharko dute txirrindulariek Madrilgo mendietan, azken aurreko egunean Navacerradako gainean izango baita helmuga, 1.860 metrotan. Horrez gain, Sierra Nevadako La Ragua ( 13,5 kilometroko igoera eta %7.5eko batezbesteko pendizea) eta Sierra Filabreseko Calar Alto (20 kilometroko igoera eta %7ko batezbesteko pendizea) igo beharko dituzte. Azken hau mendi garrantzitsua izan daiteke Espainiako Vueltaren historian.
Bigarren atseden egunaren ondotik ere erronka handia izango sailkapen nagusiko muturrean ibiliko diren txirrindulariek, Sierra Nevadako gainean 29 kilometroko kronoigoera egin beharko baitute.
Espainiako Vuelta 2004