Futbola

Selekzio indartsuenak ez dira elkarren aurka ariko Munduko Futbol Kopako multzoen fasean

Gaur egin dute zozketa. FIFAk bakearen saria eman dio Donald Trump AEBetako presidenteari. Txapelketa 2026ko ekainaren 11n hasi eta uztailaren 19an bukatuko da.

FIFA
Donald Trump AEBetako presidentea, Claudia Sheinbaum Mexikoko presidentea eta Mark Carney Kanadako lehen ministroa. SHAWN THEW / EFE
2025eko abenduaren 5a
21:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Inoiz baino selekzio gehiago ariko dira 2026an jokatuko den gizonezkoen Munduko Futbol Kopan: 48. Gaur egin dute multzoen faseko zozketa, Washingtonen. Hamabi multzotan banatu dituzte parte hartuko duten selekzioak, eta, beraz, lehen fasean ez dira elkarren aurka ariko talde indartsuenak. 42 selekzio dagoeneko sailkatuta daude, eta martxoan jokatuko den bigarren aukeran jakingo da zein diren lehiatuko diren beste seiak. Oraindik sailkatu gabekoen artean talde ahaltsu bat dago: Italia, lau aldiz txapeldun izandakoa.

Bestalde, FIFAk bakearen saria eman dio Donald Trump AEBetako presidenteari. Harreman estua dute Gianni Infantino FIFAko buruak eta Trumpek —lehen aldiz eman dute sari hori—.

2026ko ekainaren 11n hasi eta uztailaren 19an bukatuko da Munduko Futbol Txapelketa, eta AEBetan, Mexikon eta Kanadan jokatuko da. Munduko Txapelketan lehenengoz ariko dira Curaçao, Cabo Verde, Jordania eta Uzbekistan. 

Hauexek dira multzoak —lehen bi sailkatuek eta hirugarren egindako zortzi onenek egingo dute aurrera—: 

A multzoa
Mexiko
Hegoafrika
Hego Korea
Danimarka, Ipar Mazedonia, Txekia edo Irlanda

B multzoa
Kanada
Italia, Ipar Irlanda, Gales edo Bosnia eta Herzegovina
Qatar
Suitza

C multzoa
Brasil
Maroko
Haiti
Eskozia

D multzoa
AEB
Paraguai
Australia
Turkia, Errumania, Eslovakia edo Kosovo

E multzoa
Alemania
Curaçao
Boli Kosta
Ekuador

F multzoa
Herbehereak
Japonia
Ukraina, Suedia, Polonia edo Albania
Tunisia

G multzoa
Belgika
Egipto
Iran
Zeelanda Berria

H multzoa
Espainia
Cabo Verde
Saudi Arabia
Uruguai

I multzoa
Frantzia
Senegal
Bolivia, Surinam edo Irak
Norvegia

J multzoa
Argentina
Aljeria
Austria
Jordania

K multzoa
Portugal
Kaledonia Berria, Jamaika edo Kongoko Errepublika Demokratikoa
Uzbekistan
Kolonbia

L multzoa
Ingalaterra
Kroazia
Ghana
Panama

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.