kirola

Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko "abiapuntua" jarri dute

Kirol haerria ekitaldi arrakastatsua egin zuten atzo Donostian, belodromoan bete egin zelako. Euskal Herriko Kirolariak elkarteak antolatu zuen jaialdia, eta euren "beharretarako egitura" eratu nahi dute.

2009ko abenduaren 28a
17:22
Entzun
Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko Kirol haerria ekitaldi arrakastatsua egin zuten atzo Donostian, Euskal Herriko Kirolariek antolatuta, belodromoa bete egin zutelako. Erronka handia zen, lekua handia baita, baina bospasei mila ikusle izan ziren, kirolariekin bat.

Herri gisa agertu nahi dute euskal kirolariek, eta harria da, hain zuzen ere, nahi horren ikurra. Koldobika Jauregi eskultoreak harri bat propio egin zuen atzoko ekitaldirako. "Guk, beste herri, nazio, estatu edo erakundeak errespetatuz, ez dugu pareko traturik jasotzen. Mugak ipintzen dizkigute, aitzakiak ere lepo, baina kirolariak gara, bihotz nekaezineko kirolariak, kementsuak, indartsuak, estrategak eta gainera... euskaldunak", zioten atzoko manifestuan. "Euskal Herriko Kirolariok, gure beharretarako lan tresna, lanabesa gure gustuko egitura, etxea gure hutsuneak betetzeko kutxa, eraiki nahi dugu. Guztion sormenaz eta lanaz aurrera aterako dena. Gaurkoa lehen mugarria izan da. Baina bidea luzea da".

Dagoeneko 2.139 kirolarik eman dute helburu horren aldeko atxikimendua.

18:20 aldera hasi zen jaialdia, eta bi ordu pasatxo iraun zuen, kirolarien mezuarekin. Bitartean izan ziren harri-jasotzaileak, arraunlariak ergometroan, Irati Anda eta Gorka Karapeto eskalatzaileak -belodromoko sabaitik ikurrina handia zintzilikatu zuten-, kick boxing eta trial erakustaldiak, Felix Izetaren xake partidak, BECeko finaleko bertsolariak -Aitor Sarriegi ez beste denak-, Oreka TXren txalaparta doinuak, pailazoak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.