Euskal Herrira itzuliko da datorren urtean Frantziako Tourra. Ibilbidearen xehetasunak urriaren 17an jakinaraziko badituzte ere, France Bleu-k aurreratu du Senperek (Lapurdi) lasterketako etapa bat hartuko duela. Azken aurreko etapa izango da, 30 kilometroko erlojupekoa. Ezpeletan bukatuko da etapa.
2015ean igaro zen azken aldiz Tourra Euskal Herritik. Uztailaren 15ean izan zen, hamargarren etapan. Tarbe eta San Martin artean jokatutakoa. Tropela Maulen barrena ibili zen. Guztira, 30 kilometro egin zituen, eta, besteak beste, Mitikile-Larrori-Mendibiletik igaron zen. Chris Froomek irabazi zuen etapa.