Serena Williams ez da ariko Australiako Irekian

2010eko azaroaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TENISA. Serena Williamsek oineko arazoak ditu oraindik, eta Australiako Irekian parte hartzeari uko egin dio. Azken bi urteetako txapelduna da, eta 2.000 puntu galduko ditu WTAko zerrendan garaipena ez babesteagatik. Uztailean edalontzi batekin ebaki ondoren min hartu zuen, eta ordutik partida bakarra jokatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.