tenisa

Serena Williams-Henin, Australiako Irekiko finala

2010eko urtarrilaren 28a
11:52
Entzun
Serena Williamsek eta Justine Heninek jokatuko du larunbatean Australiako Irekiko emakumezkoen finala. Aurrenak 7-6 eta 7-6 irabazi dio bart Na Li-ri eta bigarrenak 6-1 eta 6-0 Zie Jhengi.

Williamsek lau aldiz irabazi du irekia: 2003, 2005, 2007 eta 2009an. Heninek behin: 2004an.

Gizonezkoetan Roger Federerrek eta Jo Wilfried Tsongak finalerdietan sartzea lortu dute gaur, Nikolai Davidenkori 2-6, 6-3, 6-0 eta 7-5 eta Novak Djokovici 7-6, 6-7, 1-6, 6-3 eta 6-1 irabazita, hurrenez hurren. Elkarren aurka ariko dira. Herenegun Andy Murrayk eta Marin Cilicek erdietsi zuten txartela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.