Serena Williamsek eta Vera Zvonarevak jokatuko dute etzi emakumezkoen Wimbledongo finala. Aurrenak gaur Petra Kvitovari 7-6 eta 6-2 irabazi dio, eta Zvonareva 3-6, 6-3 eta 6-2 nagusitu zaio Tsvetana Pironkovari.
Williamsek Wimbledongo bere seigarren finala izango du. Lau aldiz eskuratu du: 2000, 2001, 2008 eta 2009an. Zvonarevak Grand Slameko bere lehen finala izango du etzikoa.
Gizonezkoen finalerdiak bihar jokatuko dituzte: Novak Djokovic-Tomas Berdych eta Rafael Nadal-Andy Murray. Horien finala igandean izango da.
tenisa
Serena Williams-Vera Zvonareva, Wimbledongo finala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu