Tenisa

Serena Williamsek irabazi du AEBetako Irekia

Jankovic gainditu du finalean: 6-4 eta 7-5. Gaur jokatuko dute gizonezkoetakoa: Federer-Murray.

2008ko irailaren 8a
11:19
Entzun
Serena Williams izan da Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Irekiko irabazlea, finalean Jelena Jankovic 6-4 eta

7-5 hartuta mendean. Hirugarrenez lortu du Williamsek aipatutako txapelketa eta, garaipen horrekin, munduko sailkapenean aurreneko tokian jarri da - 2002tik 2003ra ere lehena izan zen-. Jankovicek erdietsiko zukeen postu hori AEBetako Irekia irabazi izan balu.

Grand Slameko bederatzigarren torneoa du Williamsek.

Gizonezkoetan gaur jokatuko dute finala: Roger Federer-Andy Murray. Finalerdietan Novak Djokovic gainditu du Federerrek eta Rafael Nadal Murrayk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.