tenisa

Serena Williamsek Roland Garroseko bere bigarren titulua irabazi du

Estatubatuarrak 6-4 eta 6-4 irabazi dio Maria Sharapovari.

2013ko ekainaren 8a
17:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Ordubete eta 46 minutu iraun ditu Williams eta Sharapovaren arteko partidak. 2002. urtean irabazi zuen lehen eta azken aldiz Williamsek titulua Roland Garrosen. Orduko horretan Venus ahizpa menderatu zuen. Gaur azken tantoa sakez egin du, pilotari 198 kilometro orduko abiadura emanda. 

"Apur bat paristar sentitzen naiz", esan du munduko lehenak Frantziako Irekia irabazi ostean. "Hurrengo urtean itzuli nahi dut, denbora gehiago pasatu hemen. Maite dut Paris, zaleak", esan du partidaren amaieran.

Sharapovak ezin izan du iaz lortutako garaipena errepikatu eta zoriondu egin du Williams. Errusiarrak ere esan du hurrengo urtean itzuliko dela, txapelketa irabazteko itxaropenarekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.