Sarean hasi dira sinadurak biltzen, Change.org plataformaren bidez. Futbolean Eurokopako azken fasea hastear dela abiatu dute bilketa: "Euskaldunok beste behin ere ikusten dugu geure nazioaren koloreen defentsan ezingo ditugula euskal futbolariak animatu".
Bost puntuko gutuna igorri nahi diote UEFAri, sinadurekin batera:
"1. Kirolari orok, bere nazioaren koloreekin, eta bere ereserkiaren doinuenpean lehiatzeko eskubidea du.
2. Euskal Herriari, nazio den aldetik, berezko kirol selekzioak izateko eskubidea dagokio, nazioarteko txapelketetan parte hartu ahal izateko.
3. Nazioarteko Federazio eta kirol Elkarteek duten izaera juridikoak, oraindik independentzia eskuratu ez duten lurraldeen Federazioak onartzeko aukera ahalbideratzen du. Euskal Herriko Futbol Federazioa ez dago Futboleko Nazioarteko Federazioen barnean (UEFA, FIFA), soilik, kiroletik at beharko luketen irizpide politiko baztertzaileemgatik.
4. Lagun arteko partidatan 80 urte baino gehiago aritu eta gero, futboleko Euskal Selekzioak soberan egiaztatua du, duen kirol gaitasuna, hortaz, hurrengo Eurocopan parte hartuko balu, txapelketaren interes deportibo eta mediatikoa handiagotu egingo litzateke.
5. Honen bidez eskatu nahi dizu(e)gu, dagozkion izapideak burutu eta gero, UEFAn Euskal Herriko Futbol Federazioa onartzea, antolatuko dituen lehiaketa ofizial guztietan parte hartu ahal izan dezan".